Skip to main content

GIZAKIAk Bilboko Udalaren Saria jaso du Osasun Komunitarioaren arloan senideentzako programagatik.

Mendekotasunen arreta Albisteak
07 de Apirila de 2023

Bilboko Udalak adikzioak dituzten pertsonen senideei laguntzeko GIZAKIA FUNDAZIOAren programa saritu du Osasunaren Mundu Egunean, osasun komunitarioaren arloan egindako lanagatik.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) 75. urteurrena ospatzen den urtean, "Osasuna guztiontzat" leloa aukeratu da 2023ko Osasunaren Mundu Egunerako.

Egun honetan, osasun arloko 156 elkarte bilbotarrek egiten duten lana ikusarazi eta eskertu nahi izan du Udalak, baita kolektibo horietan aktiboki parte hartzen duten dozenaka pertsonei ere. Bilboko Udaleko Arabiar Aretoan egin den aintzatespen-banaketa tradizionalaren esparruan egin du, eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko alkateorde eta zinegotzi ordezkaria izan ditu buru.
Omenaldi honekin, Udalak, beste behin ere, Osasun Komunitarioarekiko konpromisoa berresten du. Eremu horretan, Osasun eta Kontsumo Arloaren bitartez, irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek osasuna, prebentzioa eta gizarteratzea sustatzeko garatzen dituzten programa ugari babesten ditu.

Ospakizun horren esparruan, Bilboko Udalak ikusarazi eta eskertu nahi izan du Gizakia Fundazioak Adikzioak dituzten Pertsonen Senideei Laguntzeko 1987an sortu zen Programaren garapenean egiten duen lana, adikzioak dituzten pertsonen familien orientazio- eta laguntza-eskaerei erantzuteko.
Gizakiarekin batera, Bidesari Elkarteak, Argia Fundazioak, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten Bizkaiko gaixoen senideen elkarteak eta Rafael Bengoa osasun publikoko mediku espezialista eta Osasun zinegotzi ohiak ere errekonozimendua jaso dute.

GIZAKIA - PREMIO AYUNTAMIENTO DE BILBAO. AMBITO DE LAS ADICCIONES

Programak eta zerbitzuak

Sí, tiene solución. Descubre cómo podemos ayudarte.

GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu