Gizakiak Emakundek emandako "Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Laguntzaile" aitorpena jaso du
Joan den astean, Gizakiak Emakundek emandako "Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Laguntzaile" aitorpena jaso zuen, Bai Sareak —berdintasunaren alde lan egiten duten euskal enpresen sareak— antolatutako jardunaldian.
Aitorpen honek erakundearen berdintasunarekiko konpromisoa azpimarratzen du, baita enpresa eta gizarte eredu bidezkoagoak, jasangarriagoak eta eraldatzaileagoak bultzatzeko borondatea ere. Konpromiso hori Gizakiaren izaeraren parte da, eta urte askotako lanean islatu da: gure barruko kultura berdintasunean eraikitzeaz gain, egunerokoan eskaintzen ditugun zerbitzu guztietan berdintasuna eta pertsona bakoitzarenganako arreta aktiboki txertatzen ditugu.
Eskerrik asko Emakunde eta Bai Sareak, elkartzeko, hausnartzeko eta elkarrekin aurrera egiteko espazioak sortzen jarraitzen dutelako.
Berdintasunaren alde lanean jarraituko dugu. 💜





