Skip to main content

Psikologia Kalean - Gizakia 2026ko sariduna

Nerabeentzako arreta Albisteak

Bizkaiko Psikologia Elkargoak #PsikologiaSaria2026 saria eman digu, psikologiak eraldaketa‑eragile gisa duen eginkizunari egiten diogun ekarpena aitortzeko.

Bereziki baloratu da gure programetan esku‑hartze psikologikoa modu zeharkakoan integratzea, bai eta pertsonen tratamendu‑ eta gizarteratze‑prozesuetan funtsezko tresna gisa defendatzea ere.

Aitorpena maiatzaren 15ean, ostirala, izan zen. Bilboko Areatzako karpan egin zen ekitaldia. Bertan izan ziren erakunde ofizialetako ordezkariak, hirugarren sektoreko erakundeak eta beste elkargo profesional batzuk.

Aitorpena urte berezi batean iritsi da, gure 40. urteurrena ospatzen ari garen honetan. Zorionak denoi.

 

Psikologia kalean Sariak

 

Psikologia kalean Sariak
GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu