Skip to main content

Psikologia Kalean - Gizakia 2026ko sariduna

Nerabeentzako arreta Albisteak
15 de Maiatza de 2026

Bizkaiko Psikologia Elkargoak #PsikologiaSaria2026 saria eman digu, psikologiak eraldaketa‑eragile gisa duen eginkizunari egiten diogun ekarpena aitortzeko.

Bereziki baloratu da gure programetan esku‑hartze psikologikoa modu zeharkakoan integratzea, bai eta pertsonen tratamendu‑ eta gizarteratze‑prozesuetan funtsezko tresna gisa defendatzea ere.

Aitorpena maiatzaren 15ean, ostirala, izan zen. Bilboko Areatzako karpan egin zen ekitaldia. Bertan izan ziren erakunde ofizialetako ordezkariak, hirugarren sektoreko erakundeak eta beste elkargo profesional batzuk. Ekitaldira Fundazioaren zuzendaritza‑taldeko ordezkariak bertaratu ziren: Aitor Ruiz, Corina Deusto, Ibon Olmos, Erdoitza Unanue eta Ignacio Palacio. Azken hauek jaso zuten saria Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatuaren eskutik, eta eskerrak adierazteko hitz batzuk zuzendu zizkieten bertaratutakoei.

Aitorpena urte berezi batean iritsi da, gure 40. urteurrena ospatzen ari garen honetan. Zorionak denoi.

 

Psikologia kalean Sariak

 

Psikologia kalean Sariak
GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu