Hazte empresa solidaria

Enpresak

Enpresek ere lagun dezakete Gizakia Fundazioa eta gure proiektu solidarioaren zati izan daitezke horri esker. Erakunde edo enpresa gisa gurekin lankidetzan aritu nahi izanez gero, hainbat formula daude:

  • Babes ekonomikoa eman dezakezu dohaintza puntualen edo aldiroko izenemateen bidez; zerga abantailak dituzte eta komunikazioko euskarrietan laguntza horren aitorpena jartzen da -nahi izanez gero.
  • Altzariak, ekipo informatikoak edo teknologia eman daiteke, garatzen ditugun programetan erabili ahal izateko.
  • Gizarte erantzukizun korporatiboko ekintzak egin daitezke, doako lankidetza izan Fundazioarekin probono programen bidez, baztertutako pertsonen kontratazioa babestuz...
  • Gure laguntzarekin zure enpresan ekintza solidarioak egin daitezke, langileek ere zerikusia izan dezaten, enpresako langileen artean borondatezko ekintzak sustatu daitezke, enpresarekin zati berdinean dohaintzen programak sustatu daitezke langileen artean, etab.

Lankidetzarako balizko bideen berri hobeto izateko, gurekin harremanetan jar zaitezke telefonoz (94 447 10 33) edo posta elektronikoaren bidez fundacion@gizakia.org

Guk eskaintzen dizuguna

  1. Enpresaren gizarte-konpromisoa egia bihurtzeko aukera, tokian eragina izango duen proiektu baten bidez.
  2. Gizakiak egiten dituen beste jarduera batzuei buruzko informazioa eta parte hartzeko aukera.
  3. erga desgrabazioak izateko aukera (informatu hemen).
  4. Nahi izanez gero, garatutako konpromisoaren berri ematen dugu.