Skip to main content

Zure harremana osasuntsua da edo mugak gurutzatzen ari zara?

Nerabeentzako arreta

Pertsonok harreman ugari ezartzen ditugu esparru desberdinetan, eta guztiak errespetuan eta tratu onean oinarritu beharko lirateke. Nerabezaroan, lehen maiteminak intentsitate handiz bizitzen dira, eta lehen harreman horiek eraikitzeko moduak eragina izan dezake etorkizunekoetan. Horregatik, funtsezkoa da portaera abusiboak garaiz identifikatzea eta sustatzea harreman osasuntzuak, mingarri edo deseroroso denari buruz hitz egin ahal izateko. 
Test hau zuentzat pentsatua dago, nerabea zarela eta zure harremana (edo zure harreman modua) errespetu eta askatasunean oinarrituta dagoen jakin nahi duzula.
Test honek zure harremanean seinale osasungarriak edo kezkagarriak identifikatzen lagun diezazuke. Ez da diagnostiko bat, baina agian nabaritu ez dituzun egoerak ikusten lagun diezazuke. Gogoratu: zalantzak izateak ez du ahultasunik adierazten, baizik eta kontzientzia. Seinale kezkagarriren bat identifikatzen baduzu, eskatu laguntza. Osasuntsuak diren aspektuak identifikatzen badituzu, zaindu itzazu.

GIZAKIA
Jeloskor nago nire bikotekideak beste persona batzuekin hitz egiten badu eta jakinarazten diot.
Bere mugikorra, sare sozialak edo txatak baimenik gabe begiratu diot.
Non dagoen esateko edo kokapena bidaltzeko eskatzen diot.
Haserretzen naiz azkar erantzuten ez badit edo nire mezuak ikusi gabe uzten baditu.
Nola jantzi behar duen edo norekin irten daitekeen esaten diot.
Iruindu, umiliatu edo mehatxatu egin dut aurrez aurre edo sare sozialen bidez.
Biok ziur ez egon arren sexu harremanak izan ditugu.
Errudun sentiarazi dut nahi nuen zerbait lortzeko.
Presioa egin diot argazki intimoak bidaltzeko (edo alderantziz).
Nik nahi dudana egiten ez duenean, galtzeko beldur dela esan dit.
GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu