Skip to main content

HARREMAN OSASUNTSU BATEAN ZAUDE?

Nerabeentzako arreta

Pertsonok harreman ugari ezartzen ditugu esparru desberdinetan, eta guztiak errespetuan eta tratu onean oinarritu beharko lirateke. Nerabezaroan, lehen maiteminak intentsitate handiz bizitzen dira, eta lehen harreman horiek eraikitzeko moduak eragina izan dezake etorkizunekoetan. Horregatik, funtsezkoa da portaera abusiboak garaiz identifikatzea eta sustatzea harreman osasuntzuak, mingarri edo deseroroso denari buruz hitz egin ahal izateko. Beti erraza ez den arren, helburuak harreman osasuntzuak eraikitzea izan behar du, bikotea aberastu eta zaindu dituztenak

Test honek zure harremanean seinale osasungarriak edo kezkagarriak identifikatzen lagun diezazuke. Ez da diagnostiko bat, baina agian nabaritu ez dituzun egoerak ikusten lagun diezazuke. Gogoratu: zalantzak izateak ez du ahultasunik adierazten, baizik eta kontzientzia. Seinale kezkagarriren bat identifikatzen baduzu, eskatu laguntza. Osasuntsuak diren aspektuak identifikatzen badituzu, zaindu itzazu.

GIZAKIA
Beldurra edo antsietatea sentitzen duzu zure bikoteak haserretzen denean?
Errudun sentiarazten zaitu beste pertsona batzuekin denbora pasatzeagatik?
Zure mugikorra edo sare sozialak begiratzen ditu, edo pasahitzak eskatzen dizkizu?
Iraindu, umilatu edo barregarri utzi zaitu?
Sexua izateko edo argazki intimoak bidaltzeko presioa egiten dizu?
Zure sentimenduak gutxiesten ditu edo zure buruarengan zalantza sorrarazi al dizu?
Presio emozionala egiten dizu (adibidez “uzten badidazu, hil egingo naiz”)?
Bultzatu, astindu edo kalte fisikorik eragin dizu?
Zure lagunengandik isolatzen zaitu edo zure ingurua kritikatzen du?
Aldatu al duzu zure janzkera edo joera berarekin arazoak sahiesteko?
GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu