Skip to main content

Inkesta Mitoak eta sinesmenak apustu-jokoan

Nerabeentzako arreta
Mendekotasunen arreta

Jarraian agertzen den testa ausazko jokoen eta apustuen inguruko arrisku-pertzepzioari gerturatzeko erabiltzen da, joko mota honen inguruko sinismen eta mitoen galderen bitartez.

Test honek ez du ebaluazio profesionala ordezkatzen, jokuen inguruan pertsona bakoitzak izan ahal dituen jarrera arazotsuak aztertzen laguntzen duen tresna baita.

Galderak hauek erantzutera animatzen zaitugu! Erantzunen artean zure pentsamenduekin bat datorrena hautatu ezazu. 10 minutu baino gutxiago beharko dituzu!

Galderak erantzun ostean, apustuen inguruan duzun arrisku pertzepzioa zein den jakingo duzu. Baita ere, zure ongizate fisiko zein psikikoan eragin negatiboak dituzten jarrerak hautematen laguntzen du. 

Nola, noiz eta zenbat apostatu behar dudan jakiteko jokoaren emaitzak kontuan izaten ditut
Jokoan irabazteko modu bat daukat
Irabazten dudanean trebea sentitzen naiz eta ondo egin dudala pentsatzen dut
Behar adina denbora jokatzen badut, nire galerak berreskuratuko ditudala uste dut
Irabazten dudanean besteak baino azkarragoa naizela uste dut
Jokatzen dudanean soilik irabaztean pentsatzen dut, ez izan ahal ditudan ondorio negatiboetan
Galtzen dudanean sorte txarra izan dudala pentsatzen dut
Galtzen dudanean kontzentratuta ez nagoelako dela pentsatzen dut
Irabaztea zorte kontu bat dela uste dut, eta ez probabilitatezkoa
Amuletoekin, arropa bereziarekin edo zenbaki jakin jokatzeak irabazten laguntzen duela uste dut
Jokoa dirua modu azkar eta errazean irabazteko modu egokia dela uste dut
Jokoaren bitartez dirua irabaztea beste edozein lanbide bezalakoa dela uste dut
Apustuetan diru guztia galtzen ez bada, ez dut uste jokoaren arazorik dagoenik
Bideo-jokoak emozionanteagoak dira dirua inbertitzen denean
Ausazko jokoak ondo pasatzeaz gain, eguneroko arazoetan ez pentsatzeko edo aspreturik ez sentitzeko modu bat dira
Zelan ez dugu apustu egingo? Sare sozialetan ospetsuak diren pertsonek ez dute apustu jokoak iragartzeari uzten
Jokoarekin diru asko irabazi duten pertsonak dadue, beraz ez dut uste jokatzea arriskutsua denik
Noizean behin lagunei irabazi dudala esan diet, nahiz eta gezurra izan

Finantziatzaile nagusiak

GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu