Skip to main content

Kontzertu Solidarioa

Albisteak
1
Ekainaren 25ean, 20:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian kontzertu solidario bat egongo da Gizakia Fundazioaren alde. “Zurekin buru-belarri” kanpainaren itxiera-ekitaldi nagusia izango da. Kanpaina horren bidez, bizi-ohitura osasuntsuak sustatu nahi izan ditu 2008 eta 2009 artean.   

Bi orduko ekitaldia izango da, eta Oskorri, Kepa Junkera eta El Consorcio taldeen emanaldiez gozatu ahal izango dugu. Gainera, Zurekin buru-belarri Kanpainaren emaitzen berri emango dugu, 2008ko irailean martxan jarri genuena. Bide batez, erakunde eta partikularrei eskerrak emango dizkiegu emandako laguntza eta babesagatik.  

Kontzertu Solidariora joateko sarrerak salgai jarriko dira Euskalduna Jauregiko leihatilan, BBK kutxazainetan eta www.bbk.es (sarreren salmenta) orrian bertan.
GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu