Skip to main content

Jende asko egon zen Fundazioari babesa ematen, kanpaina amaierako Kontzertuan

Albisteak
1
Ekainaren 25ean, amaiera eman zitzaion ohitura osasuntsuak sustatzeko “CONTAMOS CONTIGO/ZUREKIN BURU BELARRI” kanpainari. Horretarako, kontzertu solidarioa egon zen Euskalduna Jauregian. El Consorcio, Oskorri eta Kepa Junkerarekin batera abestu genuen, eta benetan emanaldi bikaina eman zuten. 
 
Aitzol Zubizarreta eta Ana Urrutia izan ziren ekitaldiko aurkezleak, eta kanpainaren emaitzen berri eman ziguten ikus-entzunezko muntaketen bidez. Azken horiek oso harrera beroa
El Consorcio Euskalduna Jauregian izan zuten eta biziki txalotu zituzten Euskalduna Jauregiko Auditorioan bildutakoek.   Hainbat enpresetako ordezkariak bertaratu ziren ekitaldira, Bilboko apezpikutza, kongregazio erlijiosoak, fundazioak, erakunde pribatu eta publikoak. Horien artean, Gizarte Ekintzako diputatu Juan María Aburto egon zen, bere taldeko bi zuzendarirekinOskorri Euskalduna Jauregian, Iñigo Pombo eta Jon Etxebarria; Bilboko Udaleko gizarte ekintzako zinegotzi den Rikardo Barkala eta Osasun eta Kontsumoko zuzendari Javier Orduna; Menchaca de la Bodega Carlos Royuela, Eusko Jaurlaritzako Droga gaietako zuzendari Celi na Pereda, Presidentziako idazkari nagusi José Manuel Salinero, Pablo Angulo, Enpleguko Sailburuordea, Merche Estebanez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Kepa Junkera Euskalduna Jauregianzuzendaria, Gordexolako alkate Iñaki Aretxederra, espetxe zainketako epaile Ruth Alonso, Angel Mª Unzueta eta Kerman López bikarioak, Deustuko Unibertsitateko Droga gaietako Institutuko zuzendari Teresa Laespada, Iratxe Burutxaga, Begoña Ortuondo eta Manuel González BBKtik, Iñaki Mendiola Seguros Bilbao aseguru-etxetik eta Olatz Basagoiti Euskalteletik. Informazio gehiagohemen
GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu