Skip to main content

Gizakia Fundazioak bere lana aitortzeko Sevilla CFen aldetik omenezko plaka bat jasotzen du Athletiken kontrako partiduaren egunean

Albisteak
1
Sevilla taldeak, Bilbora zetorrela Athletic Club taldearen kontrako partidu bat jokatzen, omenezko plaka bat entregatu zion domeka honetan Gizakia Fundazioari 27 urtez aurrera eramandako lanarengatik. Jose María del Nido, Sevilla taldeko presidentea, izan zen omenezko eskultura emotearen arduraduna Gizakiako zuzendaria den Estibaliz Barroni. Ekitaldia, Sevilla taldeak egiten ari den ekimen baten parte da. Elitezko futbolak duen indar mediatikoa aprobetxatuz, pasadan udatik hona bisitatzen dituzten hirietan GKE ezberdinen lan soziala publikoki goraipatu eta eskertu nahi dute. Ekitaldia Bilboko Domine Hoteleko zabaltzan ospatu zen, Sevilla taldea bilduta egon zen lekuan.
GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu