Skip to main content

DFB-BFA genero indarkeria egoeran dauden nerabe, gazte(13 eta 21 urte bitartekoak) eta haien familiak laguntzeko programa pilotua ezartzeko hitzarmena sinatu du Gizakia Fundazioarekin

Albisteak

Bizkaiko Foru Aldundiak, genero indarkeria egoeran dauden nerabe, gazte (13 eta 21 urte bitartekoak) eta haien familiak laguntzeko programa pilotua ezartzeko hitzarmena sinatu du Gizakia Fundazioarekin.

Programaren helburua Indarkeria sexista sufritzen ari diren edo sufritu duten neska nerabeak eta gazteak atzematea eta laguntzea da. Horren bidez neskak ahaldundu egin nahi dira, alternatibak bilatzera lagundu eta egoera horien errepikapenerako zaurgarritasuna murriztu egin nahi da. Laguntza profesionalaz gain, familia-inguruneaz  eta haien pareko taldeaz baliatuz egingo da lan.

Harreman toxikoetan aurkitzen diren mutil gazteei dagokionez,laguntza eskainiko zaie aldaketa prozesua aurrera eramateko: hausnarketarako espazioa eskainiz eta jarrera matxisten aurrean alternatibak sustatuz.

Aldi berean, senitartekoei informazioa eskainiko zaie indarkeria sexista detektatzeko eta horren aurkako jarrerak eta hausnarketa eragiteko. Euren seme-alaben aldaketa- prozesuan laguntzaile izan daitezen.

 


 

GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu