Skip to main content

Buruko Nahaste eta Droga Mendetasunei buruzko Jardunaldien harrera bikaina

Albisteak
1
"Buruko Nahasteak eta Droga Mendetasunak" Jardunaldiak piztutako interesa nabarmena izan da. Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean egingo da, 2010eko azaroaren 25 eta 26an, Eusko Jaurlaritza, BBK eta Bizkaiko foru Aldundiaren laguntzarekin.  Azaroaren 11n, 300 profesional baino gehiagok eman dute izena, eta Unibertsitateko Auditoriuma bete egingo da. Jardunaldiaren egunetan eztabaida luzea egongo da Patologia Dualari ekiteko formulen gainean. Izena eman ez duten interesdunek oraindik ere egin ahal dute telefonoz, 944 057 117, edo e-mailez, 25jornadasgizakia@eventia.es. Horrela, itxaron zerrendan egongo dira, egon litezkeen bajen zain.

GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu