Skip to main content

“2020 ko Bilboko ospetsuen” saria

Albisteak

Estibaliz Barron Pardo.  Gizakia Fundazioko zuzendariak "Elkartasunaren balioekin duen konpromisoagatik eta Bilboko pertsona ahulenei emandako laguntzagaitik ". aintzatespena eta omenaldia jaso du.

 

Bilboko Udalak urtero ematen duen sari nagusia bereizketa gorena da. Oraingo honetan, aitorpen berezia eta omenaldia egingo zaie COVID-19 birusak kaltetutako sektoreak ordezkatzen dituzten lau pertsonei: pertsona kalteberak, gastronomia/ostalaritza, kultura eta merkataritza.
 

Izen berriek  "Bilboko ospetsuen"  ” zerrendan sartuko dira. Ohorezko sari horren helburua;  da, urtero, beren ibilbideagatik hiriaren izen ona zabaltzen eta hedatzen laguntzen duten pertsonak edo erakundeak aintzatestea da.

Oraingo honetan  “2020ko Bilbo ospetsuen edizioa” desberdina izan da,  COVID-19 mundu osoan erangindako ondorioengatik. "Gure hiriak -alkateak azaldu duenez- lau pertson hauek izendatuz, bihotzez egindako omenaldia egin nahi du pandemia gehien jasan duten sektoreei,  hala nola pertsona kalteberak, gastronomia/ostalaritza, kultura eta merkataritza.

 

ESTIBALIZ BARRON PARDO, Gizakia Fundazioko zuzendaria, "Elkartasunaren balioekin duen konpromisoagatik eta Bilboko pertsona ahulenei emandako laguntzagaitik "
FERNANDO CANALES ETXANOBE sukaldariak “Bilbo, gastronomiaren izarretan kokatzeagatik bere ilusioarekin, dedikazioarekin eta sukaldaritzako trebetasun bikainekin”.

 

ITZIAR LAZKANO SETIEN, aktorea, "Bere ibilbide artistikoagatik eta kultura eta arte eszenikoak Bilbon eta Bilbotik zabaltzeko egindako ekarpenagatik".
ARANTZA MATÍAS GURREA, Merkataritza, “ Bilbon bertako eta familiako merkataritzaren ardura eta defentsa nekaezinagatik”


Lau bereizketa horien ematea datorren otsailaren 8an izango da. "Bilboko ospetsuen" zerrendara gehituta, 107 aintzatespen jaso baititu dagoeneko.

https://bit.ly/2M0xTTD

https://bit.ly/3iX6uxU

 


 

 

 

GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu