Hazte voluntario/a

Lagun iezaguzu gauzak aldatzen, izan zaitez boluntarioa

Gizakia Fundazioan uste dugu boluntario izatea gizarte elkartasunaren adierazpena dela eta aldaketarako egiazko eragilea ere bai. Gure erakundean boluntarioak izateari esker, gurekin lanean aritzen kolektiboek hobeto ulertzen dute doakotasunaren eta konpromisoaren balioa zein den. Zergati on bati lagundu nahi badiozu eta laguntzeko denbora baduzu, Gizakia Fundazioan zuretzat tokia dugu.

Boluntario izanaz, gurekin ibiltzen diren pertsonei adierazten zaie gizartea ere beraiekin konpromisoa hartuta dagoela.

Nola langundu

Lankidetzarako aukera bat baino gehiago daude, zure motibazioen eta eskain dezakezun denboraren arabera. Hona hemen egin ditzakezun jardueretako batzuk:

  • Fundazioko zentroetara datozen pertsonei harrera egin.
  • Erabiltzaileei eskaintzen zaizkien trebakuntza-ikastaroak eman.
  • Erabiltzaileei hainbat kudeaketa egiten lagundu.
  • Ekitaldien komunikazio eta antolakuntza jardueretan aritu.
  • Fundazioko programen telefono bidezko arretan lagundu.
  • Zentroen arteko bidalketez arduratu eta bestelako joan-etorriez ere bai.
  • Idazkaritza, artxibo eta liburutegi arloan lagundu.

Astero edo hilero denbora finkorik ez baduzu guri eskaintzeko, noizik eta behin lagundu dezakezu, jardueraren bat egiteko jende gehiago behar dugunean. Eta lankidetzan aritzeko beste moduren bat iradoki nahi izanez gero, animatu, proposamenak hartzea gustatzen baitzaigu.

Guk eskaintzen dizuguna

  1. Merezi duen proiektu batean lankidetzan aritzeko aukera.
  2. Antzeko kezkak dituzten talde bateko kide izateko aukera.
  3. Beste boluntarioekin trebakuntzarako eta topaketarako espazioak.
  4. Gizakiak egiten dituen beste jarduera batzuetan parte hartzeko aukera eta informazioa.
  5. Fundazioan boluntario legez egindako ekintzak estaltzen dituen asegurua.
  6. Egindako boluntario lanaren ziurtagiria.