Respondemos a tus preocupaciones

ZURE KEZKEI ERANTZUTEN DIEGU

Lagundu egin diezazukegu

*

Nahi baduzu, zure ondoan izango gaituzu. Zuri laguntzeko behar diren esperientzia eta baliabideak ditugu. Jarri gurekin harremanetan.

ZURE SEMEAREN/ALABAREN JOKAEREK KEZKATZEN ZAITUZTE?

Gizakian nerabezaroan adituak gara. 20 urte baino gehiago daramatzagu nerabeekin eta beren familiekin zuzenean lanean. Askotan zer egin eta nora jo ez dakizun une batera iristen zara.

Psikologia eta hezkuntza arloko profesional talde bat zure esku dago entzuteko eta egoera horietan azkar orientatzeko, eta egoeran beharrezkoa izanez gero, lagun egin eta arreta pertsonalizatua eskaintzeko ere bai.

Ez egon arazoak areagotu zain, etorri zure zalantzekin eta kezkekin eta aurre egiten lagunduko dizugu.  Deitu iezaguzu.

Gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik hemen.

Finantzatzaile nagusiak

Beste laguntzaileak

LAN BILA ZABILTZA?

Lanik gabe bazaude, banako orientazio-zerbitzua eskaintzen dizugu eta lanen bat bilatzen laguntzen dizugu.

Zure gaitasunak eta ahalak ezagutzen ere laguntzen dizugu eta horiek garatzen ere bai, profil profesional zenbaitetarako berariazko trebakuntzarekin. Gainera, gune bat -Enplegurako zentro bat- eskaintzen dizugu ordenagailuekin, internetekin, lan-eskaintzekin eta pertsonal espezializatuarekin, bilaketa-prozesuan laguntzeko.

Deitu iezaguzu..

Gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik hemen.

ZURE ENPRESAN NORBAIT NAHI DUZU?

Zure enpresan epe luze edo laburrean norbait hartu beharrean bazara, lan-poltsa bat dugu kualifikazio eta profil profesional desberdineko jendearekin. Dagokion posturako egokienak direnak aukeratzen dituzten langile espezializatuak ditugu.

Gure lan-poltsan dauden guztiek aurrez lanerako prestakuntza-ibilbidea egin dute gurekin, beraz, kualifikazio kontrastatua dute. Gainera, pertsona berria zure enpresan sartzeko prozesuan izaten gara, egokitzapena azkarragoa izan dadin.

Gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik hemen.

Finantzatzaile nagusiak

Beste laguntzaileak

ZURE ENPRESAKO DROGA-KONTSUMOAK KEZKATZEN ZAITU? NERABEEKIN LANEAN ZABILTZA ETA PRESTAKUNTZA BEHAR DUZU?

Gizakiaren esperientzia osoa jartzen dugu zure esku, dela sentsibilizazio/trebakuntza ekintzak egiteko dela neurriako esku-hartze planak diseinatzeko prebentzio arloan, osasunerako heziketan eta adikzioei buruzko gauzetan, oro har.

Lan-esperientzia handia dugu hauekin:

  • Herri-administrazioekin.
  • Ikasle, guraso eta irakasleekin.
  • Gizarte eta osasun arloko erakunde eta profesionalekin.
  • Enpresetako zuzendaritza-taldeetan, bitarteko agintariekin, zerbitzu medikuekin eta langileekin.

Planteatu guri zure behar guztiak. Deitu iezaguzu.

Gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik hemen.