Historia

historia

1985ean hasi zen Gizakia Fundazioaren lana

*

80ko hamarkadan, heroinaren “boom” hartan, hiru lurralde historikoetako gotzainek toxikomanoak errehabilitatzeko programaren bat abian jartzea erabaki zuten ProgettoUomu metodologian oinarrituta, Erroman oso emaitza onak eman baitzituen.

Elizbarruti bakoitzean erakunde bat sortu zen lurraldeetako bakoitzean Gizakia Helburu programa abian jartzeko eta Erromako Elkartasun Zentroan (CEIS) profesionalak trebatzen hasi ziren, CEISek abian jarritako Progetto Uomo metodologiaren arabera esku hartzeko.

1985ean, jarri zen abian Bizkaiko Gizakia Helburu Adro elkarteak sustatuta. 1991an sortu zen Gizakia Fundazioa eta Bizkaiko Gizakia Helburu proiektuaren sustapenean Adroren ordezkoa izan zen.

Gizarteak drogaren mende zeudenak “kondenatzen” zituen garai hartan, Gizakia Helburuk ikuspegi gizakoia eskaini zuen, pertsona batzuek substantziarik gabe bizitzari aurre egiteko zituzten zailtasunak azpimarratu zituen.

Hasieran Gizakia Helburuk komunitate terapeutikoa erabili zuen, programa global bat zegoen eta hor komunitatean sartu aurretik (harrera) egin beharreko prestaketak zeuden; ondoren, gizarteratzea azpimarratzen zuten prestaketak zeuden.

Pixkanaka beste arlo sinergiko batzuekin osatuz joan zen, hala nola, familiak babesteko programa eta espetxeko esku-hartzea.

Gaur egun Gizakiak lanerako 16 prozesu baino gehiago eskaintzen ditu alor desberdinetan eta lana egiten dugun pertsonen premien arabera konbinatu daitezke, erantzun integrala emateko.

En  1995ean, kalitatezko enplegua lortzeak gizarteratze prozesuetan zer eragin positiboa zuen ikusi eta RAIL programa (lan-munduan sartzen laguntzeko sarea) jarri zen abian eta egungo lan-munduan sartzeko arloaren hasiera izan zen; orientazio eta trebakuntza zerbitzuak eskaintzeaz gain, enpresekin lan-bitartekaritza ere egiten du.

En 1996an, beren seme-alaba nerabeen jokaera zela eta gero eta guraso gehiagoren eskariak genituenez, Hirusta programa jarri zen abian Prebentzio Arloko estrategien barruan.

Adikzioen alorrean egondako aldaketen ondorioz, arretarako ibilbide malguak egiten hasi ginen, Fundazioko zerbitzuak pertsonalizatu ahal izateko. Era berean, arriskuak eta kalteak murrizteko estrategiak sartu ziren ordura arte abstinentziarako zegoen ikuspegi bakarra osatuz. 2003an ireki zen metadonarekin mantentzeko programa.

2015ean arreta-programa bat jarri zen abian kontsumo aktiboa zuten pertsonentzako, arriskuak eta kalteak murrizteko, eta normalizatutako arreta zirkuituetan eta gizartean sartu ziren.

Gaur egun, Gizakiaren Adikzioen arloan droga-mendekotasun mota guztiak artatzen dira, baita alkoholikoak ere, eta substantziarik gabeko beste adikzioak ere bai.