Transparencia

Gardentasuna

Konfiantza eta sinesgarritasuna

*

Gizarte-eraldaketa prozesuetan dabiltzan irabaz-asmorik gabeko erakundeen oinarrizko ardatzetako bat gardentasuna izan behar dela uste dugu.

"Gure erakundearen balio bereizlea"

GIZAKIA

1985az geroztik erakunde publiko, pribatu eta pertsona partikular ugarik babesten gaituzte eta guregana etortzen dira, gure lanaren gizarte-balioa aitortzen baitute eta gure esku hartzearen kalitatean eta etikan konfiantza baitute.

Misioarekin dugun koherentzia da, gure estatutuen arabera, estrategiak eta proiektuak formulatzeko azken erreferentzia. Administrazio Publikoek aitortzen dute gure jardueraren interes soziala eta Fundazio garen legez irabaz-asmorik gabe garatzen dugu, proiektuetan inbertitzen ditugu jasotako sarrera guztiak eta gure lanarekin mesedetzen direnak gizartea eta erabiltzaileak dira, eta ez beste pertsona fisiko edo juridikoren bat.

ORGANIGRAMA

Nuestro sistema de gestión

Informazio gehiago

KONTROL- ETA GARDENTASUN-SISTEMAK

Gure lana ahalik eta zorrotzen garatzeko, kudeaketa kontrolatzeko geure sistema garatu dugu; horrek diru-sarreren eta gastuen trazabilitatea bermatzen du eta eguneratutako informazioa ematen du gure esku-hartzearen garapenari eta lortzen ari garen emaitzei buruz. Informazio hori guztia urteko txostenen eta berariazko memorien bidez jakinarazten zaie erakunde finantzarioei eta gure jarduerak garatzen ditugun jarduera-esparruetako administrazio arduradunei.

Fundazioak jarduera hauek egiten ditu bere gardentasun-politikan:

  • Kontrol ekonomikoa patronatu independente baten kargu, funtsen xedea egokia izan dadin.
  • Urtero kontuen berri eman Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Babesleari.
  • Urtero kontuen eta proiektuen kanpoko ikuskaritza Auren taldearen eskutik www.auren.es.
  • Fundazioaren jardueraren gizarte-ikuskaritza, REAS Euskadik abian jarritako ekimenean www.auditoriasocial.net.
  • Homologatutako eta kalitatezko kudeaketa-sistema ezarri eta aldiro ziurtagiridun kanpoko ikuskaritzak eta kontrasteak egin. Kontsultatzeko, hemen.
    • +200 EFQM europar ziurtagiria eta zigilua, Bureau Veritasen ikuskaritzak, 2010, 2012 eta 2014an berrituak.
    • Diploma de Compromiso con la Excelencia otorgado por Euskalit. 2012ko abendua, 2015eko urria eta 2016ko abendua.
    • PREMIE D-284/2007 kudeaketa-sistemaren kalitate ziurtagiria (Bizkaiko Foru Aldundia) (Labeinek egindako ikuskaritza)
  • Urteko Memoria argitaratzen dugu arretari eta emaitza ekonomikoei buruzko datu zehatzekin webgunean.
  • "Gizakia Gertutik" aldiroko informazio-buletina boluntarioentzat eta lankideentzat, Fundazioak egindako jarduerei buruzko informazioarekin; eskuragarri webgunean.

ESKU-HARTZEAREN DATUAK

Urtero egiten den lanaren eragina Jardueren Urteko Memorian jasotzen da eta webgune honetan argitaratzen da.

KONTUAK, GARBI

Gizakiak bere jarduerak eta kontuak kanpoko ikuskarien esku jartzen ditu eta REASen gizarte-auditoria prozesuaren esku ere bai, gure gizarte eraginaren hobekuntza eta bisibilizazio prozesuan laguntzeko, gure jardueran harantzago.