Aviso legal

Legezko oharra

Titulartasuna

"gizakia.org", interneteko domeinu bat da eta bere titulartasuna GIZAKIA Fundazioarena da (IFZ G-48811376, Madariaga etorbidea 63, 48014 Bilbo, (Bizkaia). Telefonoa 94 447 10 33.

Lanketa

Edukiak, antolakuntza eta esteken aukeraketa GIZAKIA Fundazioak hautatu eta koordinatu ditu.

Diseinua, egitura eta programazioa: BIKUMA S.L.

Sartzeko gomendioak

Erabiltzeko nabigatzailea: Mozilla Firefox edo Google Chrome.

Gomendatutako bereizmena: 1024x768 edo handiagoa. Bereizmen guztietara egokitzeko prestatuta dago webgunea.

WAI (Web Accesibility Iniciative) irisgarritasun-gomendioetako A maila du atari honek.

Edukien erabilera

"Webgune" honetako eduki guztiek “Creative Commons” lizentzia dute. Hau da, zuk kopiatu, banatu eta obraren berri eman dezakezu, baldintza hauek betez gero:

  • Aitortu. Obraren kredituak aitortu beharra daukazu, egileak edo lizentzia eman duenak zehaztutako moduan. Irudien eta testuen iturria aipatu behar duzu, honela: "Iturria: GIZAKIA webgunea".
  • Ez komertziala. Obra hau ezin da xede komertzialetarako erabili.
  • Lizentzia bera partekatu. Obra hau aldatuz edo eraldatuz gero, edo eratorritako beste bat sortu, hau bezalako lizentzia batekin baino ezin da banatu sortutako obra hori.

Ordainketa elektronikoak:

Kreditu-txartelari buruzko datu guztiak "La Caixatik" zuzenean datorren pantaila batean sartzen dira eta sartutako datuak zuzenean erakunde horretara igortzen dira. GIZAKIAk ez ditu datu horiek beretzat hartzen. GIZAKIAk irtenbide hau aukeratu du, zure segurtasun handiagoa eskaintzeko.

Kreditu-txartelarekin ordaintzen den kasuetan, eskaria egiten den unean kobratuko zaizu zure txarteletik.

GIZAKIAn edozein kreditu-txartel seguru (CIP kodea dutenak) erabili daiteke.

Aldaketak

GIZAKIAk berarentzat gordetzen du aurrez adierazi gabe bere webgunean egoki iritzitako aldaketak egiteko eskubidea; webgune honen bidez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ditzake eta webgunean horiek aurkezteko edo kokatzeko modua ere bai.

Cookien erabilera

GIZAKIAk cookiak erabili ditzake ERABILTZAILEAK webgunean egingo duen nabigazioa pertsonalizatzeko eta errazteko. Cooki hauek ERABILTZAILE anonimo bati eta bere ordenagailuari lotuko zaizkio eta ez dute ematen ERABILTZAILEAREN datu pertsonalak ondorioztatzeko erreferentziarik. ERABILTZAILEAK bere nabigatzailea konfiguratu dezake, GIZAKIAk bidalitako cookien berri izan eta instalazioari uko egiteko, horrek ERABILTZAILEA edukietara sartzeari kalterik egin gabe.

Estekak

Webguneak interneteko beste toki batzuetarako estekak edo hiperestekak izanez gero, GIZAKIAk ez du gune eta eduki horien inolako kontrolik izango.

GIZAKIAk ez du, inondik eta inora, berea ez den webgune bateko esteketan dagoen edukien eratzukizunik, ez du bermatuko teknikoki eskura egon daitekeenik, ezta webgune horren kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta hiperesteka horietan edo interneteko beste tokietan dauden material edo informazioen konstituzionaltasunik ere.

Era berean, kanpoko lotura hauek jartzeak ez du esan nahi erakunde horiekin elkartuta dagoenik, bat egin duenik edo parte hartzen duenik.

Kanpoan uzteko eskubidea

GIZAKIAk beretzako gordetzen du Erabiltzeko Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei bere webgunean edota eskainitako zerbitzuetan sartzea galarazteko edo uko egiteko eskubidea, aurrez jakinarazi gabe, norberak edo hirugarren batek hala eskatuta.

Erabiltzaileak

GIZAKIAren webgunean sartu edota erabiliz gero ERABILTZAILE bihurtzen da eta honek sartzen edota erabiltzen duen unetik onartzen ditu hemen dauden Erabiltzeko Baldintza Orokorrak. Baldintza horiek ezarri egingo dira, nahitaez bete beharreko kontratazioko baldintza orokorrak dena delakoak izan arren.

Webgunearen erabilera

ERABILTZAILEAK beregain hartzen du webgunearen erabilera. Erabilera hori zerbitzu edo eduki batzuk eskuratzeko behar den erregistroraino hedatzen da. Erregistro horretan ERABILTZAILEA izango da egiazko eta legezko informazioa emateko ardura duen bakarra. Erregistro horren ondorioz, ERABILTZAILEARI pasahitz bat eman diezaioke eta bere ardura izango da pasahitz hori ere; era berean, hitza ematen du pasahitz horren erabilera egokia eta isilpekoa egingo duela.

ERABILTZAILEAK hitza ematen du GIZAKIAk bere webgunearen bidez eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuen (adibidez, eztabaidarako foroak, blogak, chatak, etab.) erabilera egokia egingo duela eta adierazten du ez dituela erabiliko (i) jarduera legegabeetarako, legez kanpokoetarako edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkakoetarako; (ii) eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, pornografiko-legezkanpokoa, terrorismoaren apologiakoa edo giza eskubideen aurka doana zabaltzeko; (iii) GIZAKI eta bere hornitzaileen edo hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoetan kalteak egiteko, sarean birus informatikoak sartu edo hedatzeko edo aurrez aipatutako kalteak egin ditzaketen sistema fisikoak edo logikoak sartzeko; (iv) beste erabiltzaileen posta elektronikoetan sartzen saiatzeko eta horien mezuak aldatu edo manipulatzeko.

GIZAKIAk beretzat gordetzen du iruzkin eta ekarpen oro kentzeko eskubidea, pertsonen duintasunaren aurkakoak badira, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak edota pornografikoak badira, gazteen edo haurren aurkakoak badira, ordena edo segurtasun publikoari kalte egiten badiote edo, bere iritziz, argitaratzeko egokiak ez badira.

Dena dela, GIZAKIA ez da izango bere foro, chat edo parte hartzeko beste tresnen bidez erabiltzaileek emandako iritzien arduraduna.