KUDEAKETA AURRERATUAREN DIPLOMA

KUDEAKETA AURRERATUAREN DIPLOMA

Eman duen erakundea Euskalit. Bikaintasunerako Euskal Fundazioa.
Noiz

2015-Abe-09

Berritu

2016-Aza-08

Euskalit-Bikaintasunerako Euskal Fundazioa 90eko hamarkadan industria indartzeko Eusko Jaurlaritzak zuen kezkaren ondorioz sortu zen, kudeaketaren hobekuntza eta berrikuntza sustatu asmoz.  Euskal erakundeetan hausnarketarako eta kontrasterako prozesuak sustatzen ditu edo hainbat aitorpen jasotzen dituzten kudeaketa-ereduen kanpoko ebaluazioa ere bai.

Kudeaketa-diagnostikoa edo kanpoko kontrastea erakundeko zuzendaritza taldearen eta EUSKALITEKO Ebaluazio Elkarteko kideen artean egiten den hausnarketa da; kudeaketa gaietan adituak izaten dira eta erakundeko kudeaketa-sistema hobeto antolatzen laguntzen dute. EUSKALITEK garatutako Kudeaketa Aurreratuko Eredua (KAE) erabiltzen da. Eredu hau EUSKALITEK berak koordinatutako erakunde eta antolakuntza garrantzitsuetako kudeaketa arloko adituen parte hartzearen eta akordioaren fruitua da. Bere xedea da lehiakortasuna hobetzeko nahitaezko bilaketan enpresen gidari izatea azken hamarkadetan alor desberdinetatik eman diren kudeaketa-kontzeptuak integratuz: Ezagutzaren kudeaketa, Erabateko kalitatea, Kudeaketako bikaintasuna, Berrikuntza, eta Enpresaren gizarte-erantzukizuna, besteak beste.

Kanpoko kontrastea jasotakoan, EUSKALITEK Kudeaketa Aurreratuari diploma eman ala ez baloratzen du. Diploma honen xedea da erakundeak animatzea aurrera egiten jarrai dezaten eta lortu duten kudeaketa maila aitortzea.

Estekak LINK