Nueva York hiriko ordezkari batzuek CeSSAA zentroa bisitatu dute

Nueva York hiriko ordezkari batzuek CeSSAA zentroa bisitatu dute

Baileneko aretoa praktika onen erreferentetzat hartu dute, Nueva York hirian kontsumo-aretoen programa bat abian jartzeko

 

Uztailaren 16an, Nueva Yorkeko ordezkari batzuen bisita jaso genuen, bertako Osasun Saileko Ikerketa eta Zaintza arloko Zuzendaria den Denise Paone doktorea buru zela. Gainera, bertako Udaleko Justizia Kriminaleko Bulegoko aholkulari juridikoa den Jorge Camacho eta Gregory Clifford, Morgan Courgnaud eta Manuel Pombo izan ziren, Nueva Yorkeko Poliziako Kapitain, Sarjentu eta Detektibeak, hurrenez hurren.

 

Zurich eta Bilboko kontsumo aretoen inguruko esperientziak ezagutzera etorri dira Europara. Horiek hartu dituzte erreferente gisa Nueva Yorken lau kontsumo areto zabaltzeko proiektua martxan jartzeko. Helburua hiriko droga-kontsumoaren arazoari aurre egitea da, datu kezkagarriak izaten ari baitira azkenaldian.

https://www.nytimes.com/2018/05/03/nyregion/nyc-safe-injection-sites-heroin.html

 

Baliabidea finantzatzen duten 3 administrazio publikoetako ordezkariak ere bertaratu ziren bisita egunean:

  • Eusko Jaurlaritza: Joseba Bidaurrazaga, Osasun Publiko eta Adikzioen arloko Bizkaiko Zuzendariordea; Rodrigo Oraá, Bizkaiko Osasun Mentalaren Sareko Adikzio arloko Koordinatzailea eta Marisol Mondragón, Galdakaoko Ospitaleko Desintoxikazio Unitateko Arduraduna.
  • Bizkaiko Foru Aldundia: Oscar Seco, Gizarteratze arloko Zuzendaria eta Iñigo Alvear, Gizarteratze Zerbitzuko Burua.
  • Bilboko Udala: Txema Duque, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendariorde Teknikoa eta Gonzalo MacGragh, Drogo-mendekotasunen negoziatuko burua.

 

Baliabidea bisitatu eta aretoan garatzen den lanaren aurkezpena egiteaz gain, 2015etik 720 pertsonari arreta eman diena eta urtean batez beste 410 erabiltzaile dituena, horrelako baliabideetan egin beharreko lanaren zailtasunei buruz eta berau komunitatean integratzeko zailtasunei buruz hitz egin zuten. Aipatutako gaien artean, hauek nabarmendu ditzakegu: gizarteratzearen aldeko lanarekiko ikuspegia eta baliabide normalizatuekin lan egiteko dinamizazio prozesuak; espazioaren diseinu egokia pertsonekin lan egiteko; eta aretoari laguntza emateko eta auzoarekin bat egiteko erakundeek ematen duten laguntza; izan ere, 15 urte daramatza funtzionamenduan.

 

Administrazioei eskerrak eman nahi dizkiegu bisitan egoteagatik eta, batez ere, Gizakia Fundazioarengan jarritako konfiantzagatik, baliabide honi beste ikuspegi desberdin bat emateko lanean emandako laguntzagatik. Pozgarria da guretzat Bilboko CeSSAA zentroa aukeratu izana Europa eta estatu mailako baliabideen artean; batez ere, kontuan izanda tamainagatik, beste areto batzuk han zabaldu nahi dituztenen antzekoagoak izango liratekeela. Orain, lanean jarraitzea tokatzen zaigu, beste pertsona batzuei laguntzeko; horrela, arrisku kontsumoa gainbegiratzerik gabe egiten jarraitzen duen jendea “Nasara” etor dadin eta arrisku gutxiagoko kontsumoetara bideratu dadin lortuko dugu, gerora osasun eta gizarte egoera prozesuetan bide-laguntza emateko, hala badagokio.  Hori da gure apustua.