Ongi Etorria
1985ean Caritasek eta Bilboko Elizbarrutiak sortu zuten GIZAKIA Fundazioa, herri-onurakotzat aitortutako diru irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Gizarteak baztertzeko arriskuan dauden gizataldeak gizarteratzeko eta lan munduan txertatzeko programak eta prebentzio zein laguntza ekintzak garatzen ditu.
Gizarte esku hartzearen esparruan eskarmentu zabala du eta, Bizkaiko Gizakia Helburu proiektua abian jarri zenetik, drogazaleen errehabilitazio lanetan erreferente bat da.
Beste errealitate bat egikaritze aldera Gizakia Fundazioak lanean darrai, gure jarduera esparruan azaleratzen diren arazo ezberdinei erantzuna eman asmo dien egitasmo dinamikoak burutuz.





