Campaña 08 / 09 Contamos contigo. 08 / 09 Kanpainia zurekin buru-belarri

Ongi etorri Gizakia Fundaziora

1985ean Caritasek eta Bilboko Elizbarrutiak sortu zuten GIZAKIA Fundazioa, herri-onurakotzat aitortutako diru irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Gizarteak baztertzeko arriskuan dauden gizataldeak gizarteratzeko eta lan munduan txertatzeko programak eta prebentzio zein laguntza ekintzak garatzen ditu.

Esku hartze eredua

Gizakia Fundazioan jasotzen ditugun eskaera sorta anitzari erantzun integrala eta banakoari atxikitakoa emate aldera, eredu psikosoziala darabilgu gure lanean.

Diziplina anitzeko taldeak dauzkagu artatzen ditugun gizataldeekin lan egiteko: drogazaleak, familiak, nerabeak, hezkuntzako profesionalak, gizarte zerbitzuak eta gizartea oro har, sentsibilizazio lanaren barrenean.

Lagun iezaiozu Gizakia Fundazioari

Gizakia Fundaziotik modu ezberdinak eskaintzen dizkizugu zailtasunean aurkitzen direnen bizi baldintzak hobetzeko zure laguntza eskain diezaguzun.

A Tiempo Bloga

Sartu gure Blogan eta kontsumoa eta jokaera arriskutsuen inguruko iritziak elkartrukatu itzazu.

Blog A Tiempo

Aholkularitza eta prestakuntza

Gure eskarmentu guztia burutu nahi duzun egitasmo horren mesedetan. Banako bakoitzari egokituta diseinatutako prestakuntza ekintzak erakusten dira. Gainera, osasunean hezteko zein komunitate prebentzioko planen, tokiko drogomenpekotasun egitasmoen edota laneko osasun arriskuen prebentzioaren eremuko planen garapenean dihardutenentzako aholkularitza tekniko lanak burutzen dira.

Informazio gehiago nahi baduzu jarri gurekin kontaktuan asesoriayformacion@gizakia.org posta elektronikoan.