Enpresak
Enpresak ere ari daitezke Gizakia Fundazioarekin lankidetzan eta horrela, garatzen dugun elkartasun egitasmoaren partaide izan. Erakunde edo enpresa gisa gurekin elkarlanean aritu nahi izanez gero, formula ezberdinak dituzu eskura:
Une jakin bateko dohaintzak edo aldizkako harpidetzak eginez laguntza ekonomikoa eskain diezagukezu, gainera zerga aldetikako zenbait onura dauzkate (hauei buruzko informazio zehatza jasotzeko, ikus zerga onuren atala). - Enpresaren erantzukizun sozialaren barrenean enpresa proiektua gizarte ekintzarekin inplikatuz, prestakuntza eta enplegu sailarekin lankidetzan arituz edo bestelako balizko elkarlanerako bideak aztertuz (esaterako, egoera onean dagoen ekipamendua edo altzariak dohaintzan emanez, baliabideak abantailazko baldintzatan utziz edo gure inguruneko sentsibilizazio ekintzatan elkarlanean arituz)
- Enpresan bertan, gure laguntzaz, langileriarekin edo beraien familiekin elkartasun ekintzak ezarriz (boluntario lanetarako denbora lagatzea, atxikitako dohaintzak, aita-amentzako prestakuntza programak, sentsibilizazio ekintzak eta abar.)
Balizko lankidetza bideetan sakontze aldera, 94 447 10 33 telefonoaren bidez edo fundacion@gizakia.org e-maila baliatuz jar zaitezke gurekin harremanetan.



