Prestakuntza

Formación y Empleo-ren logoa

PaperakPrograma honek gizarteak baztertuta edo egoera horretan erortzeko arriskuan direnek pertsonen arteko harreman egokietan oinarrizko jarrerak, azturak eta jokabideak berreskura ditzaten zenbait jarduera garatzen ditu, lan munduratzearen errazgarri izan daitezen, eta baita prestakuntza zein gaikuntza profesional hobea ekarriko dizkioten prestakuntza jarduerak ere.

Bere aldetik prestakuntza ekintzok bost multzotan sailkatzen dira:

  1. Oinarrizko prestakuntza.
  2. Trebetasun sozialetan trebakuntza.
  3. Informatika eta Teknologia Berriak.
  4. Lanbide-hastapena.
  5. Lanerako trebakuntza.

Neskak eta mutilak ordenagailuekinMultzo bakoitzaren barrenean, handia da Gizakia Fundazioak antolatzen dituen jarduera kopurua eta hala behar zianez gero gizatalde jakin bati egokitzen zaio (esaterako, etorkinentzako alfabetatzea). Bestalde, norbanako bakoitzari hark behar duen ekintza hura eskaini asmoz, beste prestakuntza erakundeekin sarean lan egiten da, horrela balizko eskaintza kopurua biderkatuz.

Informazio gehiago Memoriak atalean.