Familiei Arreta programa
1987an hasitako Familiakoei Arreta eskaintzeko Programa, tratamenduan diren edo kontsumitzen jarraitzen duten drogazaleen familiei begira eratu zen. Hauek ere euskarriren bat eta/edo babesa behar baitute bizi duten egoerak eragiten dien estutasuna gainditzeko, eta baita bizitakoa aztertuz eta ulertuz baliabide pertsonal, familiako eta/edo gizarteko berriak abian jartzeko ere.
Hara programa honek zer eskaintzen duen:
- Aholkularitza eta orientazioa
- Banakako eta/edo taldekako tratamendua
- Drogazale bikoteentzako berariazko laguntza.
- Askatasuna kendu zaien drogazaleen familiakoentzako babesa.
Informazio gehiago Memoriak atalean, "Dokumentu"-en barruan.



