Metadona Mantentze programa
Opiazeoekiko mendekotasunik duten adinez nagusiei zuzendutako Gizakia Fundazioaren Metadona baliatzen duen Mantentze Programa 2003an hasi zen martxan. Bere helburua erabiltzailearen osasuna hobetzea, nola fisikoa hala psikikoa eta, modu horretan, haren bizi kalitatea hobetzea gizarteratze prozesu bat errazte aldera.
Metadona baliatzen duen Mantentze programak honakoak eskaintzen ditu:
- Mediku elkarrizketak.
- Metadonaren kudeaketa eta banaketa.
- Analitikak egitea, jarraipena egite aldera.
- Sendaketa errazak burutzea.
- Medikamenduak aho bidez edo modu parenteralean ematea eta kontrolatzea.
- Hezitzaile baten ardurapean dagoen eta beste erabiltzaileekin harremanetan jar daitekeen eremua.
Metadona banaketaz gain, erabiltzailearen esku uzten dira Gizakia Fundazioko bestelako zerbitzu batzuk ere, hala nola: laguntza psikologikoa, aholkularitza juridikoa, Eguneko Zentroa, Prestakuntza eta Enplegu programan parte hartzea, edo baita Familiakoei Arreta eskaintzeko Programako parte hartzea ere azken hauen kasuan.
Informazio gehiago Memoriak atalean, "Dokumentu"-en barruan.



