Bizkaiko Gizakia Helburu
Bizkaiko Gizakia Helburu
1985ean GIZAKIA fundazioak garatu zuen lehendabiziko programa izan zen Gizakia Helburu. Haren emaitzei esker, drogaren mendean daudenen gizarte esku hartze lanetan erreferente garrantzitsua bilakatu da Gizakia Helburu.
Programa honek tratamendu integrala eskaintzen du, azken xedetzat gizabanakoa bere drogaren mendekotasunetik atera birgaitzea hartzen duelarik, aldi berean, gerora, gizartean eta lan munduan txertatzearen alde eginez.
Esparru ezberdinetako (medikuntza, psikologia, familia terapia, gizarte hezkuntza edo gizarte lana) profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldeak arduratzen dira bertako zerbitzuez, modu honetan, aurkeztutako arazoen alderdi ezberdinak besarkatzera iritsiz.
Gizakia Helburu adinez nagusi izanik ezein substantzia gehiegi kontsumitzen eta/edo haiekiko mendekotasuna dutenei, beraien familiakoei edo inguru hurbilenekoei zuzentzen zaie.
Opiazeo kontsumitzaileentzako, substantzia anitz kontsumitzen dituztenentzako, alkoholikoentzako, kontsumo eredu berriak erakusten dituzten gazteentzako, guzti hauei atxikitako patologia psikiatrikoak dituztenentzako eta bestelakoentzako banan banako arreta planak eskaintzen dira, orobat genero ezberdintasuna ere aintzat hartzen dutenak.
Asmo horretarako, tratamendu oro artatzen dituzten pertsona bakoitzaren beharretara egokitzea, ahalbidetzen duten hainbat baliabide ditu eskura, nola iraupenari begirakoak hala berauen intentsitateari dagokionean.
Hara zer eskaintzen duen Gizakia Helburuk:
- Desintoxikazio farmakologikoa.
- Banakako eta taldeko arreta psikoterapeutikoa.
- Banakako eta taldeko heziketa arreta.
- Arreta medikoa.
- Tratamenduari laguntzeko baliabide sarearekin koordinazioa.
- Babes juridikoa.
- Gizarteratzerako laguntza.
- Tratamenduaren hastapenetik gizarteratze eta lan mundurako prestakuntza programan parte hartzea.
- Familiakoentzako berariazko laguntza.
Guzti hau aurrera eramateko, programak hainbat zerbitzu ditu eskura:
Orientazio eta Diagnostiko Zentroa
Eremu guztien osoko diagnostikoa egiten da: fisikoa, psikikoa, familiakoa, gizartekoa, prestakuntzakoa/lanekoa. Tratamendurik egokiena proposatu ondoren, substantziekiko mendekotasuna galtzeari ekiten zaio.
Tratamendu anbulatoriorako zentroa
Ezein birgaitze prozesu modu anbulatorioan edo ibiltarian hasten da, gizabanako bakoitzarentzako maiztasunik eta heltzeko modurik egokiena ezarrita.
Bakoitzaren egitura mailaren, eusten jarraitzeko dituen beharren eta gizabanakoak izan dezakeen laguntza sarearen arabera, tratamendu anbulatorioak eskaintzen dituen esku hartze medikoa eta psikoterapeutikoa konbinatu beharra balioesten da, Eguneko zentroko jardueratan parte hartuz. Hurrengo atalean deskribatzen dira jarduerok.
Gerora tratamenduari Komunitate Terapeutikoan, egoitzan bertan, jarraipena eman behar diotenentzako, lehendabiziko aldi hau komunitatean sartu aurreko prestakuntza fase bat dela esan daiteke.
Esku hartze terapeutikoa bere eguneroko bizitzarekin uztartzeko modua eskaintzen dion gizarteratze maila duten drogazaleentzako da bereziki egokia, birgaitze prozesu osoa modu anbulatorioan egitea eta tratamendua horrela burutzea.
Eguneko zentroa
Laguntza eta euskarri gisa baliatzen den egitura bat da Eguneko Zentroa. Tratamenduarekiko atxikimendua errazten du eta norbere garapena indartzeaz gain gizarteratze prozesua ere sendotzen duten bitarteko zein baliabideak eskaintzen.
Bi lan ildotan zehazten diren jarduerak eskaintzen ditu:
- Tratamendu terapeutikoarekiko atxikimendua erraztera bideratutako ekimenak, eta baita erabiltzailea egoera ahul eta zaurgarrietatik urruntzera ere.
- • Aldaketarako motibazioa sustatzera eta gizabanakoen gaikuntzara bideratutako jarduerak, terapia esparruarekiko osagarriak diren beste alorretan berreraikuntza prozesu bati ekin diezaioten.
Zentro hau Gizakia Helburu programaren barrenean, lehen harrera zentro gisa izendatzen zenaren egokitzapen eta bilakaeratzat sortu bazen ere, gaur egun, Eguneko Zentroa zeinahi drogazalerentzako zabalik dago, adinez nagusi izanik, baztertuta edo egoera horretan erortzeko arriskuan eta drogen mendekotasuna galtzeko tratamenduan daudenak. Haatik, ez da ezinbestekoa bere tratamendua hartzen Gizakia Fundazioko programetan aritzea.
Terapia-komunitatea
Birgaitze prozesuari jarraitu ahal izateko, bere ohiko ingurunetik nolabaiteko urruntasun bat behar dutenei zuzendutako egoitza baliabide bat da. Euskarri psikologikoa eskaintzen duen espazio bat da, etapatan egituratutako tratamendu eredu bat, zeinak bere buruarekiko eta gizartearen aurreko erantzukizun maila gero eta handiagoak islatzen dituen.
Talde mailako eskakizun sendo bat ezartzea da Terapia-Komunitatearen ezaugarri funtsezkoenetariko bat. Komunitate dinamikako subjektu eragile eta protagonista bilakatzen du erabiltzailea eta horrela, Elkarlaguntza giro batean parte hartzen du, esperientzia hori bizitzeko aukera damaio: nola jasotzen duenaren aldetik, hala beste lagunei eskaintzen dionarenetik ere.
Komunitateko erabiltzaileek egoitzan egote hori, euren familia erantzukizunekin zein gaikuntza profesionalarekin bateratzen dute, barruan zein kanpoan egiteko prestakuntza ikastaroetara joanez. Norbanakoaren prozesu psikoterapeutikoa eta heziketa erraztea du xede eta aldaketa pertsonalerako beharrezkoak diren baliabideez hornitzea.
Gizarteratze zentroa
Errehabilitazio prozesuan diren drogazaleen gizarteratze prozesua modu autonomoan, normalizatuan eta aktiboan indartzea, bere funtsezko xedetzat duen zerbitzuaz ari gara. Asmo horrekin garatzen ditu gizarteratzea eta lan mundura txertatzea erdiesteko berariazko ekintzak.
Gizarteratze prozesu mailakakoan aurrera doazela, erabiltzaileei lagun egitea helburutzat duten banan banako eta taldeko jarduera sail bat eskaintzen da, eta baita prozesu psikoterapeutikoan zehar antzemandako gaitasunak funtzionamenduan jarri nahi lirateke. Sozializazioari, familiako harremanei, aisialdia eta denbora librearen erabilerari eta lan mundura zein prestakuntzara txertatzeari atxikitako zenbait aspektu azpimarratzen dira etapa honetan.
Gure esku hartze ereduan pertsona batek errehabilitazio prozesua burutu duela esateko, beronen azken helburua den gizarteratzea iritsi behar du.
Gizarteratze Zentroa, Gizakia Helbururen hastapenetan, Komunitate terapeutikoan zeudenen tratamenduko azken pausua izan ohi zen. Gaur egun, aldiz, artatzen direnen profilen aldakortasuna dela eta, Gizakia Fundazioko ezein zerbitzu eta programetan ari den orok baliatzen du zerbitzu hau, eta halaber, beste tratamendu zentrotan izan arren, bere gizarteratze prozesuan lagun egiterik behar lukeen ezein drogazalerentzako zabalik dago.
Informazio gehiago Memoriak atalean, "Dokumentu"-en barruan.




