Hirusta
Gizakia Fundazioak sustatuta 1996an eratutako laguntza programa bat da eta bertan nerabezaroan daudenengan izan daitezkeen arrisku jokabideei aurre hartu nahi zaie. Halako arriskutzat hartzen delarik, denboran zehar iraunez, egun nerabea dena gizabanako heldu gisa heltzea eta gizarteratzea zail dezakeen oro. Hirustan artatzen diren arrisku jokabideen artean, honakoak nabarmendu genitzake, esaterako eskola porrota eta/edo absentismoa, etxebizitzatik alde egitea, famili harreman gatazkatsuak, lapurreta txikiak edo bestelako delitu zantzuak, droga kontsumoari ekitea, alkoholaren gehiegizko kontsumoa, oldar aldiak...
Honako programa, eremu ezberdinetako profesional lantalde batek darama (medikuntza, psikologia, familia terapia, gizarte hezkuntza), zeinak aurkeztutako arazoei modu integralean heltzeko modua eskaini nahi duen
Euren lana nerabeei zuzentzen zaio, beraien familiei eta orobat, nerabeekin harremanetan egonik arrazoi pertsonal nahiz profesionalak direla bide, orientazio bila datorkeen ezein norbanako edo erakunderi.
Hara Hirusta programaren hartzaile diren zenbait gizatalde:
- Droga kontsumoari beste ezein arrazoiri atxikitako arrisku egoera edo jokabideak erakusten dituzten 12tik 21 urtera arteko adina duten nerabeak.
- Laguntza edo orientazioa eskatzen duten nerabeen aitak, amak, familiakoak edo arduradunak.
- Ikastetxeak.
- Gizarte eta komunitateko eragileak.
- Tokiko erakunde edo elkarteak.
Hirustaren eskaintza:
- Nerabezaroaren inguruan ageri ohi diren arazoetara bideratutako Sentsibilizazio eta Prestakuntza jarduerak:
- Ikastetxeekin, udaletxeekin, Aisialdiko Elkarteekin eta antzekoekin batera egindako prestakuntza, aholkularitza eta lankidetza planak.
- Festa guneetako informazio / prebentzio puntuak.
- Aita-amen Eskolen antolakuntza.
- Kontsultaren zioaren inguruko orientazioa:
- Langile adituek gazteak eta bere familiak bizi duen egoeraren balorazioa orobiltzailea egin bide du, zeinak bere kontsultari modurik egokienean heltzeko proposamena egin diezaiogun ahalbidetuko duen.
- Familiarekin eta nerabearekin banan banaka egindako esku hartze espezializatua, nola bakarkako saioekin hala taldeka.
Informazio gehiago Memoriak atalean.
Tel. zenbakia: 94 444 05 07




