Deitu (A Tiempo)

Telefono bidezko arreta-zerbitzu hau 2000. urtean jarri zen martxan A Tiempo izenarekin eta drogei buruzko aholkularitza, orientabidea eta informazioa ematen du.
2009an, A Tiempo zerbitzuak Deitu izena hartu du. Orain, Eusko Jaurlaritzaren Droga Gaietako Zuzendaritzak EAEko herritarrei eskaintzen dien zerbitzu-zorroaren baitan dago, eta harremanetarako zenbakia ez da aldatu: 902 47 18 18.
Deitu Euskal Autonomi Erkidegoko Hiru Lurralde Historikoetako herritarrei zuzenduta dago, eta Gizakia Fundazioko profesional talde batek ematen du arreta. Mota horretako egoeretan esperientzia handia dute.
Edozein pertsonak erabili dezake Deitu zerbitzua, arazoa duen pertsona bera
izan ez arren. Kontsultak modu guztiz anonimoan egin daitezke, hala nahi izanez gero. Emandako datu guztiak isilpekoak dira, indarreko legearen arabera..
Drogen inguruko kezka edo zalantzarik baduzu, Deituk erantzungo dizu.
Substantzia jakin bat kontsumitzeak zer ondorio ekar ditzakeen jakin nahi baduzu, edo droga-arazoak dituen pertsona bati nola lagundu edo arreta jasotzeko nora jo behar duzun jakin nahi baduzu. Hurbileko norbaiten kontsumoak arazoak ekarri ahal dituen jakin nahi baduzu, edo drogak hartzen dituen lagun bati nola lagundu arriskuak saihesteko...
Hasieratik babesa emango dizugu eta, hala behar izanez gero, eskaria egiten duenaren etxetik hurbilen dagoen baliabide espezializatua bidaliko diogu..
Harremanetan jartzeko:
- Deitu iezaguzu:
- Informazioa emateko eta entzuteko prest dauden profesionalak aurkituko dituzu beste aldean.
- 902 47 18 18
- Telefono zerbitzuaren ordutegia -
Astelehenetik ostegunera 10:00etatik 20.00etara.
Ostiraletan 10.00etatik 14:00etara. - Erabili gure bloga:
- Drogekin, horien kontsumoarekin, bestelako jokabide arriskutsuekin, hezkuntzarekin edo gazteekin erlazionatutako informazio gehiago nahi baduzu, edo/eta zure iritzia eman nahi baduzu.

- Egin kontsulta web gunearen bidez:
- Bete imprimakia eta, gehienez ere, 48 ordutan erantzungo dizugu.
Informazio gehiago duzu dokumentazio ataleko Memoriak azpiatalean.




