Actualidad:

12 de Diciembre:

¡Feliz Navidad!

Felicitación de Navidad 2013 Fundación Gizakia

10 de Diciembre:

Disponible el nuevo Gizakia Gertutik

Portada Gizakia Gertutik nº 12 - Cabina teléfonos Londres 

25 de Noviembre:

Día contra la violencia contra las mujeres

Logo punto Lila

 

10 de Noviembre:

Jornada Diocesana a favor de Proyecto Hombre de Bizkaia

 

Lankidetzan Aritzeko Sailak

PertzonakHelburu on baten alde lan egin nahi izanez gero eta horretarako beta badaukazu, Gizakia Fundazioan zuretzako leku bat gorde dugu.

Gizakia Fundazioko boluntario gisa, zeure lana burutzeko behar duzun prestakuntza osoa jasoko duzu eta egiten duzun hori erabilgarria izateaz gain, lagungarri zaigula sumatuko duzu.

Lankidetzan aritzeko aukera ezberdinak eskaintzen dizkizugu, izan ditzakezun motibazioei eta eskain diezaiekezun astiari egokituta. Hara hemen egin ditzakezun jardueratariko batzuk:

  • Fundazioaren egoitzara datozkeenei harrera egitea.
  • Erabiltzaileentzako prestakuntza ikastaroak ematen laguntzea.
  • Erabiltzaileei egin behar dituzten hainbat kudeaketatan lagun egitea.
  • Ekitaldien berri emateko eta antolatzeko ekintzetan elkarlanean aritzea.
  • Boluntarioen dinamizazioari laguntzea.
  • Gure fundazioaren programetako telefono harreran laguntzea.
  • Idazkaritza, artxibategi eta liburutegi sailetan laguntzea.
  • Zentroen arteko bidalketen ardura ere har dezakezu, edota bestelako joan etorriena.

Metalezko piezakAstero edo hilero modu egonkorrean denborarik eskaintzeko aukerarik ez baduzu, izena eman eta aldizka lankidetzan aritzeko aukera izan dezakezu. Horrela gogoan izango zaitugu, jardueraren bat burutzerakoan errefortzu bereziren bat behar dugunetan. Eta elkarlanean aritzeko beste modurik iradoki nahi bazenigu, anima zaitez, proposamen oro baitira atseginez hartuak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan 94 447 10 33 zenbakia baliatuz (Boluntariotza).

Egin zaitez boluntario.