Gardentasuna
Gardentasuna diru irabazi asmorik gabeko eta gizartea eraldatze prozesuetan engaiatutako erakundeontzako oinarrizko zutabeetariko bat dela uste dugu. Badakigu, garatzen dugun lanean fedea dutelako asko direla babesten eta laguntzen diguten erakunde publiko, probatu eta partikularrak. Eta orobat jakitun gara, gure programetara datozenak gure esku hartzearen kalitatean eta etikan uste osoa dutelako egiten dutela.
Hori dela eta, konfiantza horri, nortzuk garen, zer egin asmo dugun, zer egiten dugun, nola, zerekin eta norekin burutzen dugun argitasun handiagoz eskaintze aldera, horren alde egin dezaketen behar adina elementu poliki poliki gure eguneroko lanean sartzen aurrera egiteko konpromisoarekin erantzun behar diogula uste dugu.
Gardentasun hatsarre honen ardura hartzeak ez dakar soilik gero eta fidagarriagoak diren kalitate eta kontrol sistemez hornitu beharra, aitzitik, gure lana ezagutaraztea erraztuko duten informazio sistemak abian jartzea ere badakar.
Bere gardentasun politikari jarraiki hona Fundazioak garatzen dituen ekintzak:
- Funtsen nondik norakoak zaintzen dituen patronatu independente baten kontrol ekonomikoa.
- Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Babesletzaren aurrean urteko kontuak aurkeztea.
- Auren Taldearen (www.auren.es) ardurapean dagoen kanpotiko kontu ikuskaritza urtero egitea.
- Fundazioaren jardueraren gizarte ikuskaritza, Euskadiko REASek (www.auditoriasocial.net) abian jarritako ekimenaren barrenean.
- Homologatutako kalitate sistema bat ezartzea: Bizkaiko Foru Aldundiko PREMIE, EFQMren (www.programapremie.net) ereduan oinarritua.
- Urteko Memoria bat argitaratzea, arretari eta emaitza ekonomikoei buruzko datu zehatzak eskainiz. Hau ere www.gizakia.org web orrian eskuragarri dago.
- Boluntarioei eta lankidetzan dihardutenei zuzendutako aldizkako informazio buletin bat argitaratzea, Fundazioak garatzen duen jarduerari buruzko informazioa eskainiz. Hau ere, eskuragarri dago www.gizakia.org web orrian.




