Actualidad:

12 de Diciembre:

¡Feliz Navidad!

Felicitación de Navidad 2013 Fundación Gizakia

10 de Diciembre:

Disponible el nuevo Gizakia Gertutik

Portada Gizakia Gertutik nº 12 - Cabina teléfonos Londres 

25 de Noviembre:

Día contra la violencia contra las mujeres

Logo punto Lila

 

10 de Noviembre:

Jornada Diocesana a favor de Proyecto Hombre de Bizkaia

 

 Jornada Diocesana PH 2013

 

Azaroaren 10ean: Proyecto Hombre Bizkaiaren aldeko jardunaldi diozesiarra

 

 

 

Jakingo duzuen bezala, azaroaren 10ean Proyecto Hombre-ren aldeko jardunaldi diozesiarra da. Arrazoi horrengatik zuengana zuzentzen gara ematen duzuen laguntza aldez aurretik eskertzeko; horregatik izango ez balitz, aurrera daramatzagun plan asko ezin izango genituzke garatu.

 

Gizakia Fundazioan oso ondo ezagutzen dugu bost urtetik hona gizartea eta gure ingurua jotzen ari den krisia. Izan da, eta izaten ari da, oso garai gogorra, hainbat hamarkadatan egon ez den modukoa. Lasaitasunean bizi ziren familia askok beraien baitan ikusi dute zer den eskasia. Gazte askok norabidea galdu dute eta ez dakite zer izango den haien bizitzaz. Gizarte jangelen aurrean ikusten diren adin eta mota ezberdinetako jende ilarak bizi dugun dramaren erakusgarri grafikoenak dira.

 

Beste beharrizan batzuk handiagoak direlako, agian, zailagoak dira ikusten orain, baina drogaren menpekoak diren pertsonek hor jarraitzen dute, eta baita haien arazoek ere. Pertsona hauek bertan dihardute, eta esan genezake arazoak handiagoak direla zailtasunak dituztelako gizarteari erakusteko zeintzuk diren haien gabezi eta beharrizanak.

 

Beharrizan hauek, beharbada, handiagoak dira lehen baino. Administrazio publikoengatik jasotako diru-laguntzak murriztu egin dira azken urteotan. Kasu batzuetan, esan liteke hauek guztiz gutxitu direla. Horregatik, guztion arteko elkartasunari dei egin behar diogu. Elkartasunak beti egiten gaitu duin, baina momentu hauetan are goraipagarriagoa da. Gure beharrizan guztiak aseta daudenean soberan dugun hori ematea ekintza oso ona da. Soberan ez dugunean eman egin ahal izateko gauza batzuei uko egiteak handitu eta gizakiago egiten gaitu, hitzaren zentzurik onenean. Anaitasunaren zentzuan, gure hurkoekiko komunitate espirituala.

 

Kasu honetan, beste laguntza edota programetan sartzeko arazo larrienak dituzten pertsonak laguntzen dituzten elkarteei elkartasuna adieraztean datza. Ilararen bukaeran daudenak direla esan genezake. Gugana jotzen dute. Ezin ditugu begiak itxi. Ezin ditugu ahaztu.

 

 

RESUMEN DATOS ATENCIÓN 2012